XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.6. Kalkoak eta eratorpenak esaldiak dira baita (kalko).

Eratorpenetan, txipigarria -txot (ematxot) izenondotan -us (kûrius) egintza atzizkietan -ter -lant -dant (gezûrter, salhater, ogendant) euskarazko hitzekin erabiltzen direnak, gero okzitanokoak dira, -aire, -aide, -aje, -es eta -ler, agian ere -men eta -tûr?.

5 6. Eredugintza edo semantikazko kalkoa Euskarazko ûtz, eitzi semantika alor zabalekoa zen, baina okzitanoaren kontaktuan, euskarak kasuekin eta osagarri motekin, norbait, zerbait, norbaiti, zerbaiti ezar zezakean eta ipintzen zuen lekuan hirur aditz mailegatu dira okzitano ta erroman hizkuntzen kategorietan sartuz, utzi zabalaren ordez: abandona-, kita-, pharti-.

Horrelako eredugintza frantsesak eragiten die zuberotarrei eta diglosiaren arazoa eztabaidatzen dugu hor.

5.7. Konotazioak Gaitzespenezko hitz asko okzitanotik hartzen dira, baina diglosiarik ez denean ere gertatzen direla horrelakoak badakigu: halakoak dira: afrus, ahul, arrogant, arnegat, bahest, malestrûk, maladret, pek ta beste.

5.8. Hitz arraroak Okzitanzaleentzat bada zer bildu hitz gutxi erabili, edo hizkuntza hartan hil direnekin, baina ez gara horretan sartu, non ez zen corpus-ean trenkatu beharrik.

5.9. -Es herritar atzizki gisa erabiltzea zubereraz Luzaro aipatzen dugu ez baita gai erraza, gaurko mekanika ez baita agian atzokoa.

6. Euskal izenen eta hitzen gaskointzea Gaskoin formen nagusitasuna aspaldikoa da zentzuak okzitanoz egiten zirelakoz eta azken urte horretaraino euskarazko izena ez baitzen legezko baina okzitanoek eman itxurapean herrien sarreretan.

Orain jenderen izenekin, frantsesak dauka eragina, euskaraz hitzegiten denean ere, etxearen izena aski errespetatzen bada, firmakoa frantses ahoskeraz ematen da.

Ez da Zuberoako gaitza bakarrik.